argia.eus
INPRIMATU
Jornalari eta nekazari talde batek Cadizko Casas Viejas herrian altxamendu anarkista abiatu zuen

Jornalari eta nekazari talde batek Cadizko Casas Viejas herrian altxamendu anarkista abiatu zuen. FAI-k antolatutako estatu mailako altxamendua izan zen, nahiz eta CNTk babestu. Guardia Zibilen koartela inguratu eta bi agente hil zituzten. Errepublikako gobernuak, biharamunean, gogor zapaldu zuen altxamendua. Sindikalistak lubakitu ziren eraikina inguratu zuten Asaltoko Guardiek, su eman eta irteten ziren guztiak tirokatu zituzten. Herrian atxilotutako jendea zuzenean fusilatu eta hilotzak sutara bota zituzten. Guztira 26 pertsona hil zituzten, eskandalu politiko larria eraginez.

Ramon J. Sender, Casas Viejas. (Prensas Universitarias de Zaragoza).