Jokin Zeberio gazte hondarribiarrak bere buruaz beste egin zuen eskola jazarpenaren erruz. 14 urte zituen eta institutuan bizi zuen jazarpena gehiago ezin jasanik, bere burua hil zuen. Heriotzak sekulako zirrara eragin zuen, eta eztabaida sutsua piztu zuen eskola jazarpenaren gainean hartu beharreko neurrien eta hezkuntza sistemak jokatu beharreko paperaren inguruan. Adin txikikoen zentro batean sartu zituen epaileak zortzi gazte.