argia.eus
INPRIMATU
Johañe Pitrau jaio zen, laborari menditarrak esnarazi zituen lider zuberotarra

Johañe Pitrau jaio zen, laborari menditarrak esnarazi zituen lider zuberotarra. Arhaneko Erbinia baserrikoa, ikuspegi aurrerakoiekoa, gaztetatik laborarien sindikatuetan sartua, landako bizitzaren aldeko borrokara engaiatu zen. Abeltzainak menditik baztertuko zituen proiektu turistikoen aurka gogor egin zuen. 1962an Frantziako Laborantza ministroa Barkoxeko Madalena mendira eramatea lortu zuen, eta bertan egin zizkion proposamenak Agriculture en Montagne txostenean bildu zituzten.

Iturria: Pello Zubiaria Kamino, Laborari menditarrak esnarazi dituen lider zuberotarra (Larrun, 2012ko otsailak 26).