argia.eus
INPRIMATU
Jean-Louis 'Popo' Larre desagertu zen, Iparretarrak erakundeko kidea

Jean-Louis Popo Larre desagertu zen, Iparretarrak erakundeko kidea. Frantziako poliziarekin Landetako Leon herriko baso batean izandako tiroketa baten ostean beste zenbait militanterekin ihesean ari zen. Bere burkideen ustetan poliziak hil eta gorpua desagerrarazi zuen. Non da Popo? galderak ez du erantzunik izan oraino.