argia.eus
INPRIMATU
Boluetako krimena: Javier Batarrita hil zuen Guardia Zibilak Bilbon

Javier Batarrita Elexpuru hil zuen Espainiako Guardia Zibilak errepideko kontrol batean.

ETAko kidea zelakoan, nahastuta, buruan tiroa eman eta ondoren beste 48 tiroz josi zuten. Auto berean zihoan Martin Ballesteros larri zauritu zuten. Garaiko agintari frankistek “zoritxarreko istripu” izendatu zuten gertakaria eta ez zuten inor zigortu. Boluetako krimena gisa bataiatuta geratu da jende askoren oroimenean.

Gaian sakontzeko, irakurri Javier Batarrita Gaztelu semearekin Miel Anjel Elustondok egindako elkarrizketa.