argia.eus
INPRIMATU
Jatorrizko herrietako haurrei eskolan ilea ez mozteko eskatu zieten AEBei

Jatorrizko herrietako haurrei eskolan ilea ez mozteko eskatu zion Oklahomako Giza Eskubideen Batzordeak AEBetako Estatuari. AEB eta Kanadako eskoletan eta kartzeletan, hainbat mendez, indigenei ilea luze eramatea debekatzen zieten, iristen zirenean adatsa erabat moztuz. Beren hizkuntzan hitz egitea ere debekatzen zieten. Haurrak barnetegietara eramatera behartu, eta behin hor, bortxa baliatuz, herritar hauek beren kulturari uko egitea bilatzen zuten. Ehunka haur hil zituzten, Kanadan adibidez, zenbait hamarkada geroago frogatu denez. Jatorrizko herriek beren kultura eta tradizioari jarraitzeko eskubidea eskatu zuten.

Native American Netroots (2010eko uztailak 27).