argia.eus
INPRIMATU
Jarrairen V. Kongresua bortizki eragotzi zuen Espainiako Poliziak, agindu judizialik gabe

Jarrairen V. Kongresua bortizki eragotzi zuen Espainiako Poliziak Txurdinagako Gabriel Aresti institutuan, inongo epaileren agindurik gabe. Ikastetxeko atea indarrez zabaldu eta mehatxuka, bertan ziren guztiak identifikatu, aterarazi eta Mikel Zubimendi eta Joseba Kamio ordezkariak atxilotu zituzten. Arratsaldean, gertaera salatzeko Indautxuko komisaldegi aurrean egindako kontzentrazioan beste 21 lagun atxilotu zituzten.

Z. Zamakola, Poliziak indarrez eragotzi zuen Jarrairen V. Kongresua. (Euskaldunon Egunkaria. 1992ko maiatzak 10).