Jacques Andreu gazte frantziarrak bere buruari su eman zion Euskal Herriaren eta preso politikoen egoera salatu eta elkartasuna adierazteko manifestazio baten ostean, Pauen Espainiako kontsulatuaren aurrean. Jose Antonio Garmendia eta Angel Otaegi etakideei ezarritako heriotza zigorrak salatzeko ekintza izan zen.