Jabetza pribatua eta dirua abolitu zituzten greban zeuden Llobregat Garaiko meatzariek, Katalunian. Hirigunetik aparte komunismo libertarioa aldarrikatuz abiaturiko matxinada hau ezohiko esperientzia zen, baina ez zuen arrakastarik izan, eta hilaren 23rako Espainiako Gobernuak kontrola berreskuratu zuen, errepresio gogorra abiatuz sustatzaile anarkisten aurka.
Francisco Fernández Gómez, “La Insurrección del Alto Llobregat de 1932”.