argia.eus
INPRIMATU
Itsasuko Agiria aurkeztu zuten Aberri Egunean, mugarria Iparraldeko abertzaletasunean

Itsasuko Agiria aurkeztu zuten Aberri Egunean. Enbata mugimendu abertzaleak ETArekin batera antolatu zuen Aberri Egun hura.

Ximun Haranek eta Julen Madariagak, Ipar eta Hego Euskal Herriaren izenean, hurrenez hurren, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten.

Gure nazionea
guhaurek
gobernatu nahi
dugula
bertze herrieri
gure Euskal Herria
nazionetzat onhar
araztea oldartuko girela.
Horrela bat
eginen da Euskal
Herria eta
gure aberriari
bizia eta segida
emanen diogu.

Ezezagun batzuek zuhaixka hondatu zutela-eta, horren ordez oroitarri bat ipini zuten gerora.

Agiri hura mugarria izan zen Iparraldeko abertzaletasunean.