Itsasora hondakin erradioaktiboak botatzea galarazi zuten Greenpeaceko ekintzaileek Galiziako kostaldetik 630 metrora. Chedolborg itsasontzi holandarra hondakinak 3.000 metroko sakoneran Atlantikoko fosan jaurtitzeko asmotan zebilen.
Talde ekologistaren Sirius ontziarekin ekintza zuzenak haren asmoak zapuztu zituen. Ekintzaile bat larri zauritu zen bidoi erradioaktibo bat haren txalupara bota zutenean.
Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat. (Manu Robles Arangiz Fundazioa).