argia.eus
INPRIMATU
Itsasontzi esklabista batean 140 malgaxe matxinatu ziren eta ontziaren kontrola eskuratu

Itsasontzi esklabista batean 140 malgaxe matxinatu ziren eta ontziaren kontrola eskuratu. Madagaskarren holandarrei esklabo gisa saltzeko bahituak, Hegoafrikara zeramatzaten. Baldintza negargarrietan pilaturik, ontziko lanak egitera eta marinel zuriak entretenitzera behartzen zituzten. Armak garbitzeko agindu zieten batean, aukera baliatu eta itsasontziaren kontrola eskuratu zuten. Hiru astez eutsi zioten, harik eta amarru bidez, Madagaskarrera itzuli zirelakoan Hegoafrikara eraman, eta han esklabo gisa saldu zituzten arte. Altxamenduaren bi liderrak –Massavana eta Koesaaij izenez dokumentatuak– Robben Uhartera eraman zituzten preso; lehena hiru urtera hil zen eta bigarrenak 20 urte egin zituen preso.

Lurbinttoko Ohoinak, Adur Larrea.