Itoizekin Solidarioek Hagako Nazioarteko Justizia Epaitegia okupatu zuten. Zortzi kidek epaitegiko dorrean eta teilatuan hiru pankarta eskegi zituzten urtegiaren eta izadiaren aurkako sarraskia salatzeko. Nazioarteko bira egiten ari ziren epaiketa zain zeuden aktibista batzuek eta horretarako, baldintzapeko askatasunaren baldintzak hautsi zituzten. Espainiako Estatutik atera ziren eta Europako hainbat hiritan Itoizen aurkako ekintzak burutu zituzten, arreta eta elkartasuna bilatu asmoz.
‘Solidarioek’ okupatu egin dute Hagako Nazioarteko epaitegia (Euskaldunon Egunkaria, 1999ko azaroak 26).