argia.eus
INPRIMATU
Itoitzeko urtegiaren eraikuntza lanak oztopatu asmoz, kamioiei herrian sartzea debekatu zien Longidako Udalak

Itoitzeko urtegiaren eraikuntza lanak oztopatu asmoz, kamioiei herrian sartzea debekatu zien Longidako Udalak. Udalbatzan erabaki zuten urtegiaren eraikuntzan ariko ziren makina eta hondeamakinei bidea galaraztea. Erabakiak bazuen bere garrantzia, urtegira iristeko bide bakarra bertatik igarotzen baitzen. Era berean, "Itoizko urtegiko lanak berehala gelditzea" eskatu zuten eta Itoitzeko koordinakundeak Nafarroako hautetsiei egindako 24 orduko itxialdiaren deialdiarekin bat egin zuen alkateak. Longida herria, azkenean, urtegia betetzean, urpean geratu zen. Argazkian, Itoizko lanak 1994an.

T. Satrustegi, Uraren erreserba egina egon arren aurrerapauso gutxi ubidearen gaian (Euskaldunon Egunkaria, 1993ko ekainak 25).