argia.eus
INPRIMATU
Italian Giovanni Passanante anarkista Hunberto I.a erregea hiltzen saiatu zen

Italian Giovanni Passanante anarkista Hunberto I.a erregea hiltzen saiatu zen. Labana batez eraso egin zion, baina besoan arin zauritu besterik ez zuen egin. Heriotza zigorra ezarri zioten, baina zigorra bizi arteko kartzelarekin eta bortxazko lanengatik ordeztu zioten. Hunberto I.a erregea 22 urte beranduago, beste anarkista batek hil zuen tiroz.