argia.eus
INPRIMATU
Italian emakumeen bortxaketa legeztatzen zuen erreparazio-ezkontza baliorik gabe utzi zuten

Italian erreparazio-ezkontza baliorik gabe utzi zuten. Antzinako lege horren arabera, emakume bat bortxatu eta hau bortxatzailearekin ezkonaraziz, bortxaketa delitua zigorrik gabe geratzen zen, tradizio sozialen arabera emakumeak “bere ohorea berreskuratzen" zuen aitzakiarekin.

Franca Viola siziliarra izan zen bere bortxatzailearekin ezkontzeari uko egin zion lehen emakumea, eta kanpaina indartsua egin zuen Italiako mugimendu feministak, kontzientziak astinduz eta azkenean legea ezerezean utziz. Bortxatzailea espetxeratzea lortu zuen.