argia.eus
INPRIMATU
Italian Benito Mussolini lider faxista atxilotu zuten partisanoek

Italian Benito Mussolini lider faxista atxilotu zuten partisano italiarrek. Soldadu alemaniarrez jantzita konboi alemaniar batean ihes egiteko ahaleginean ari zen. Hurrengo egunean, bere maitale Petaccirekin batera exekutatu zuten, eta gorpuak zintzilikatu egin zituzten Milango Loreto plazan.