argia.eus
INPRIMATU
Istripu nuklearra gertatu zen Fukushiman

Istripu nuklearra gertatu zen Fukushiman. Japoniako kostaldean lurrikara handi batek eragindako tsunamiak harrapatuta, Fukushima I zentral nuklearreko lau erreaktoreen hozte sistemek huts egin eta hiru lehertu egin ziren. Txernobyleko (1986) istripuaren ondorengo hondamendi nuklear handiena izan da, Tokio hiriburua ebakuatzeko zorian ipini zuen eta kutsadura erradioaktibo handia zabaldu inguruko lurretan bezala airean eta ozeanoko uretan.