argia.eus
INPRIMATU
Istripu nuklearra gertatu zen Erresuma Batuan, herrialdean izandako larriena

Istripu nuklearra gertatu zen Erresuma Batuan, herrialdean izandako larriena. Bonba atomikoaren proiektu britainiarra gauzatzeko eraiki zituzten Windscaleko bi erreaktoreetako batek su hartu zuen, plutonioa erre eta kutsadura erradioaktiboa airean hedatuz hiru egunez. Erresuma Batuko agintariek gertaerei garrantzia kendu zieten eta suteari buruzko informazioak zentsura gogorra pairatu zuten. Ez zuten inor ebakuatu, baina 500 kilometro koadroko behien esnea ez edateko agindu zuten. Erradioaktibitateak eragindako minbiziaz gutxienez 240 lagun hil zirela kalkulatzen da.

Wikipedia – Windscale fire.