argia.eus
INPRIMATU
Istilu larriak Italiako AHTaren aurkako manifestazioan, Susako haranean

Istilu larriak izan ziren Italiako AHTaren aurkako manifestazio batean, Chiomonte inguruan. No TAV mugimenduak 60.000 lagun bildu zituen Susako harana zeharkatu asmo duen proiektuaren aurka. Manifestari talde batek eraikuntza gunera salto egin eta eremua okupatu zuen. Poliziak gogor jo zuen haien kontra, eta eremua gudu-zelai bilakatu zen.

Poliziak gas negar-eragilea erabili zuen manifestarien aurka. Zaurituen artean 200 manifestari eta 188 polizia zeuden, eta bost lagun atxilotu zituzten.