argia.eus
INPRIMATU
Istilu larriak izan ziren Bilbon meatzarien greban eta lau hildako izan ziren Setaresen

Istilu larriak izan ziren Bilbon meatzarien greban. Agintariek setio egoera ezarri zuten. Sozialistek deitutako greba izan zen, lanaldiaren murrizketa eta aparteko orduen ordainketa eskatzeko. Greban lau hildako izan ziren Setaresen eta bi zauritu larri Ortuellan. Durangon trenbidea dinamitatu zuten. Grebaren planteamendua desegokia zela eta lortzen ari ziren emaitzak eskasak zirela iritzita, deitzaileek lanera itzultzeko gomendioa eman zutenean amaitu zen protesta.