argia.eus
INPRIMATU
Israelgo armadaren erreserbako zortzi ofizialek kontzientzia arrazoiengatik Palestinako lurralde okupatuetan ez lan egin behar izateko eskubidea onartzeko eskatu zuten legalki

Israelgo armadaren erreserbako zortzi ofizialek kontzientzia arrazoiengatik Palestinako lurralde okupatuetan ez lan egin behar izateko eskubidea onartzeko eskatu zuten legalki. Auzitegi Gorenak eskubide hori ukatu arren, udazken hartan erreserban zeuden beste 512 ofizial israeldarrek Gaza eta Zisjordanian lan egitearen aurkakotasuna adierazi zuten dokumentu publiko batean. Lurralde hauek legez kanpo okupatzen zituztela salatu zuten eta Ometz Lesarev (“Uko egiteko adorea” euskaraz) intsumisoen elkartea eratu zuten.

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. (MR Arangiz Fundazioa)