argia.eus
INPRIMATU
Israelgo agintariek palestinarren lurrak okupatzeko plana abiatu zuten

Israelgo agintariek palestinarren lurrak okupatzeko plana abiatu zuten. Buruzagi militarrei arabiarren herriak okupatzeko eta behar izanez gero haiek indarrez kanporatzeko agindu zieten. Ben-Gurion Israelen fundatzaile eta lehen buruzagiaren arabera, Israelen mugak ez zituen Nazio Batuen Erakundeak zehaztuko, "indarrakā€ baizik. Maiatzean estatu israeldarra aldarrikatu zutenerako, 175.000 errefuxiatu palestinar, bortxa eta praktika terroristen bidez 200 herrixkatatik kanporatuak.

Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Ed. Pasado & Presente).