argia.eus
INPRIMATU
Israeldar kolono talde batek Mohammed Abu Khdeir bahitu zuen Ekialdeko Jerusalemen

Israeldar kolono talde batek Mohammed Abu Khdeir bahitu zuen Ekialdeko Jerusalemen. 16 urteko gaztea gorpu aurkitu zuten ordu batzuetara, erreta. Bahitzaile sionistek, auto batera bortxaz igo ondoren, era basatian torturatu, gasolina edatera behartu eta su eman zioten. Bahitzaileek aitortu zutenez, aste batzuk lehenago bahitu eta hildako hiru gazte israeldarrak mendekatu nahi zituzten. Krimenak istiluak handiak eragin zituen Gazan, eta Israelek bonbardaketekin erantzun zuen, 2.000 hildakotik gora eraginez, gehienak zibilak.

Wikipedia - Assassinat de Mohamed Abu Khdeir