argia.eus
INPRIMATU
Ismael Berasategi presoak ihes egin zuen Parisko La Santé espetxetik, Joxean anaiak haren lekua hartuta

Ismael Berasategi presoak ihes egin zuen Parisko La Santé espetxetik, antz fisiko handia duen Joxean anaiak haren lekua hartuta. Asteburuko bisita baliatuz, ileorde eta betaurreko batzuen laguntzarekin, anaia urretxuarrek trukea egin zuten. Bost egunera Jose Antoniok berak esan zien zaindariei ez zela bera barruan egon behar zukeena, ez baitzen inor ezertaz ohartu. Segurtasun goreneko espetxe gisa kontsideratzen da Parisko hori.

Eneko Bidegain (Euskaldunon Egunkaria, 2002ko abuztuaren 23).