Isaac Woodard II. Mundu Gerrako beterano afroamerikarra jipoitu eta itsu utzi zuen Hego Carolinako poliziak, AEBetan. Gerran egindako zerbitzuak eskertzeko ekitaldian ohoreekin kondekoratu zuten egunean, oraindik uniformearekin zela egin zion eraso poliziak. Lynwood Shull polizia burua ez zuten erredun jo hizkera arrazistaz eta mehatxuz beteriko epaiketan. Gertaerak Eskubide zibilen aldeko mugimendua hauspotu zuen.