argia.eus
INPRIMATU
"Irurac bat" ikurra sortu zuten eta pospolo-kaxetan jendarteratzen hasi

"Irurac bat" ikurra zuten pospolo-kaxak egin zituzten. Espainiako agintariek Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen ikurra masonikotzat jo zuten. Ikurrean hiru esku ageri dira, elkarri eutsita. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea 1764ean sortu zen, Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondeak bultzatutako solasaldien ondorioz eta Espainiako Estatuko lehen elkarte ilustratua izan zen.

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea.