argia.eus
INPRIMATU
Irungo gudua fase erabakigarrian sartu zen

Irungo gudua fase erabakigarrian sartu zen. Gipuzkoa errepublikaren alde mantentzea lortu zenetik, helburu estrategikoa zen hiria. Molak zutabe bat bidali zuen Nafarroatik bertara. Bidasoako frontean 6.000 bat soldadu zeuden aurrez aurre, 3.000 alde bakoitzean, baina errepublikarrak askoz okerrago armatuta. Karlistei aurre egiten laguntzeko, Okzitanian barrena Kataluniatik armaz beteriko tren bat bidali zuten, baina Frantziako agintariek geratuta eduki zuten, ezkertiarrak izan arren. Hilabetez eutsi zioten hiriari, frankistek bonbardatzen zuten bitartean. 18.500 biztanle izatetik, 7.700 izatera pasa zen Irun.

Mario Salegi, Morir en Irun. (Elkar).