argia.eus
INPRIMATU
Irungo alardean emakumez eta gizonez osatutako konpainia batek lehen aldiz hartu zuen parte

Irungo alardean emakumez eta gizonez osatutako konpainia batek lehen aldiz hartu zuen parte. Alardearen Batzarrak boto gutxigatik hala onartuta, konpainia misto bat osatu ahal izan zen, alardearen gainerako konpainien atzetik joango zena. Gizonezkoez soilik osatutako gainerako konpainiek planto egin eta alardearen ibilbide tradizionaletik kanpo desfilatu zuten. Konpainia mistoak irain eta mehatxu artean egin zuen bidea.

Mercedes Tranche, “Emakumearen parte-hartzea Alardean: ezinezko elkar-hartze baten historia”.