argia.eus
INPRIMATU
Sanferminetako txupinazoan ikurrina erraldoia zintzilikatu zuten arrantzale bizardunek

Iruñeko Sanferminetako txupinazoan ikurrina erraldoi bat zintzilikatu zuten alderik alde arrantzale bizardunek. 2003an UPNk bultzatutako Ikurren Legeak ikurrina erakundeen egoitzetan egotea debekatzen zuen, baina urrunago ere joan izan dira. Sanferminetako txupinazoan istilu ugari izan ziren hainbat urtez ikurrina udaletxe plazara sartzen ahalegintzen ziren herritarren aurka udaltzaingoak egindako erasoengatik. Zeresan handia eman zuen ekimena izan zen, milioika lagunek ikusi baitzuten telebistaz. 20 minutuz atzeratu zen txupinazoa, agintari espainiarzaleen suminerako.