Iruñeko Gaztelu plazako lurrazpiko aparkalekuaren lanak hasi zituen udalak. Yolanda Barcina buru zela, hilabete batzuk lehenago onartu zuten plana UPN, PSN eta CDNren botoekin, nahiz eta milaka herritarrek aurka egin lanei. Irregulartasunak ugari izan ziren proiektua garatu eta esleitzeko orduan. Hondeamakinak aurrera egin ahala, garai ugaritako aztarna arkeologikoak azaldu ziren Iruñeko bihotzean, tartean erromatar garaikoak. Ez zituzten horregatik lanak gelditu, ordea, eta aurkitutako aztarnen %75a suntsitu zuten.
Xabier Letona, Gazteluko plaza: hiria ulertzeko bi molde desberdin (ARGIA, 2001eko irailak 30).