argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko Euskal Jai gaztetxea okupatu zuen gazte talde batek

Iruñeko Euskal Jai gaztetxea okupatu zuen gazte talde batek. “Ordua da, gaztetxea” lelopean, 1.000 bat lagunek eginiko manifestazioaren ostean okupatu zuten frontoia, eta berehala 80 bat lagunek osatutako asanblada egin zuten. Polizia hainbat aldiz saiatu zen husten, baina ez zuen lortu gazteen erresistentziaren ondorioz. Hamar urteko ibilbidea izan zuen proiektuak auzoan, azkenean, Yolanda Barcina alkate zela, 2004an, gaztetxea eraitsi zuten arte, zenbait kide teilatuan egon arren.

Euskal Jai Gaztetxea - Wikipedia.