Iruñeko alkateak eta hainbat zinegotzik hiria Albako Dukeari entregatu zioten, obeditu ezean gaztelarrek hiria suntsituko zutela mehatxu egin ostean. Armaz eta artilleriaz ongi hornitutako 16.000 soldaduk osatzen zuten gaztelarren armada. Horren aurrean, ezer gutxi egin zezaketen Iruñeko 8.000 inguru biztanleek. Beraz, Albako Dukea garaile sartu zen bere soldadu onenekin San Lorenzoko atetik, tronpeta eta tinbalen musikarekin nafarren zati handi baten artean beldurra zabalduz.