argia.eus
INPRIMATU
Iruñean bi pertsona zementuzko bidoi batekin kateatu ziren, gaztetxeen aldeko bizikleta martxan

Iruñean gaztetxeen aldeko bizikleta martxa egiten ari zirela, bi lagun zementuzko bidoi batekin kateatu ziren, trafikoa moztuz. Gainerako 50 bat parte hartzaileak lurrean eseri ziren. Aurreko hiru urteetan Nafarroan 22 gaztetxe desalojatu zituztela salatu eta, udaltzain bati txapela kentzeagatik, kartzelan zegoen Xabier Errearen askatasuna eskatzeko protesta izan zen, Iruñerria piztera goaz kanpainaren barruan. Polizia manifestarien aurka oldartu zen.