1991ko abenduaren 14an,
Iruñean Espainiako poliziak gazte bat larri zauritu zuen presoekin elkartasunez egindako manifestazio baten ostean. Iruñeko alde zaharrean gazteen eta poliziaren arteko istiluak hasi ziren. 18 urteko Mikel Iribarren gaztea lurrera erori eta metro gutxira ke-pote bat jaurti zioten aurpegira. Ia hilabete egin zuen koman eta 459 egun behar izan zituen aurpegia partzialki errekuperatzeko. Hamaika bider joan behar izan zuen kirofanora.