argia.eus
INPRIMATU
Irlandako Monaghan hirian erizainek erietxea okupatu eta sobieta deklaratu zuten

Irlandako Monaghan hiriko buruko gaixotasunen erietxeko erizainek eraikina okupatu eta sobieta deklaratu zuten. Bertako egoiliarren laguntzaz, lan-baldintza hobeak eta emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala ezabatzea eskatu zituzten. Bi asteko borrokaren ostean, otsailaren 4ean sobieta desegin zuten eskaerak lortuta.

Irlandan bere buruari soviet deitu zion lehen esperientzia izan zen eta beste asko etorriko ziren hurrengo hilabeteetan.

 

The Soviets of 1919 (Eolas magazine, 2019).