argia.eus
INPRIMATU
Irlandako Gerra Zibila amaitu zen

Irlandako Gerra Zibila amaitu zen. Independentzia Gerraren ostean, 1921ean Londresekin lortutako itunak parte baten independentzia ekarri zuen, baina uhartea bitan zatitu zuen. Ipar Irlandak Erresuma Batuaren zati izaten jarraituko zuen, eta Irlandako errepublika britainiarren Commonwealth barnean autogobernudun herrialde bilakatu zen. Horrek mugimendu errepublikanoa bitan zatitu eta gerra zibila eragin zuen 1922an, itunaren aldeko eta aurkakoen artean. Itunaren defendatzaileek irabazi zuten gerra.

Brian Feeney, Sinn Féin: Un siglo de historia irlandesa.