argia.eus
INPRIMATU
Irlandako Errepublikak independentzia aldarrikatu zuen

Irlandako Errepublikak independentzia aldarrikatu zuen. Irlandako Legebiltzarrak Errepublikaren Legea onartu zuen, herrialdearen independentzia osoa onartuta. Dozenaka milaka pertsona atera ziren kalera Dublinen, ospatzera eta publikoki Erresuma Batuko bandera jaitsi eta Irlandakoa igo zuten Legebiltzarraren teilatuan. Honekin, Irlanda hegoaldeak Britainia Handiarekin eta Commonwealth-arekin zituen harremanak eten zituen. Errepublika berria NBE-n sartu zen, Irlanda Iparraldeak britainiarren menpe jarraitu zuen bitartean.

Ulick O’Connor, Michael Collins and the Troubles. The Struggle for Irish Freedom 1912-1922 (W.W. Norton & Company).