argia.eus
INPRIMATU
I. MG-ra joateko zerbitzu militarraren aurkako erresistentziarekin bat egin zuten Irlandako emakume langileek

Irlandako Emakumeen Sindikatuko kideek nahitaezko zerbitzu militarraren aurkako erresistentziarekin bat egin zuten. I. Mundu Gerrarako soldaduak errekrutatzeko nahitaezko zerbitzu militarrari uko egin zioten gizonak lanetik kaleratu zituzten, eta emakumeek uko egin zioten haien lekuak hartzeari.