argia.eus
INPRIMATU
Irlanda Iparraldeko preso politiko guztiak aske utzi zituzten

Irlanda Iparraldeko preso politiko guztiak aske utzi zituzten. Ostiral Santuko Akordioaren puntuetako izan zen eta preso errepublikar zein unionistak kalera atera ziren. Belfasteko Maze espetxean ziren azken 78 presoekin (52 errepublikano eta 26 unionista) amaitu zuten prozesua, 22 hilabeteko epean 428 preso aske utzita. Akordioa herritarrek erreferendum bidez onartu zuten 1998ko maiatzean, eta Irlandako bake prozesuan mugarri garrantzitsua izan zen.

Maze emptied as terrorist prisoners walk free (The Guardian, 2000ko uztailak 28).