argia.eus
INPRIMATU
UDA talde paramilitarrak bost pertsona hil zituen Belfasten

Irlanda iparraldean, Ulsterren Defentsarako Elkartea (UDA) talde paramilitar loialistak bost zibil errepublikar hil zituen Belfasten. Erasoa Ulsterreko Askatasunaren Borrokalariak (UFF) izena erabiliz aldarrikatu zuten, orduan legezkoa zen UDA erakundea legez kanpo geratzea ekiditeko. UDAk lotura zuzena zuen britainiar indar armatuekin.

David McKittrick, Seamus Kelters, Brian Feeney eta Chris Thornton, Lost Lives. The stories of the men, women and children who died as a result of the Northern Ireland troubles