Irango Moralaren Poliziak Zhina Amini kurdua tratu txarren ondorioz koman utzi zuela zabaldu zen. Bezperan, kalean hijab buruko oihala “behar bezala ez eramateagatik” atxilotu, jipoitu eta komisaldegira eraman zuten. Handik ospitalera eraman zuten koma egoeran, eta irailaren 16an hil zen. Gobernuak torturak ukatu arren, gorpuak bortizkeria zantzu nabarmenak zituela adierazi zuen biktimaren anaiak.
Iturria: Mitra Keyvan, Las iraníes desatan un incendio social (Le Monde Diplomatique en español, 2022ko azaroa).