argia.eus
INPRIMATU
Iparretarrak taldeak bere lehen ekintza egin zuen Bankan, Nafarroa Beherean

Iparretarrak taldeak bere lehen ekintza egin zuen Bankan, Nafarroa Beherean. La Rosée zentroko langileak borrokan zebiltzan zuzendariarekin, haren tratu txarraz kexu eta ez zielako sindikatzen uzten. IK-k enpresaren kontabilitate liburuak ostu zituen. Ondoren, Baigorrin, enpresaren zuzendariari ukabilkada bat eman zioten bere etxean. Ekintzaren helburua zuzendaria izutu eta langile borroka indartzea zen, baita kontabilitatean egiten zituen azpijokoak salatzea ere.

 Pantxoa (CC BY-SA 4.0)

Gabi Mouesca, Lepogogorra (Zortziko).