argia.eus
INPRIMATU
Irain artean lortu zuten Intxisu ikastolako ikasleek ikasgeletara sartzea Bilbon

Intxisu ikastolako ikasleek ikasgeletara sartzea lortu zuten Bilbon irain artean. Intxisuk eskatu zuen sare publikoan integratzea eta Bilboko Udalak San Francisco Javier eskola publikoko lau ikasgela erabiltzen utzi zien. Eskola hartan aurretik zeuden gurasoak, ordea, erabakiaren aurka oldartu ziren, eta ikastolako haurrei eta irakasleei sarrera eragozten ahalegindu ziren. “Terroristak”, “batasunoak” edota “separatistak” bezalako oihu artean sartu behar izan ziren haurrak ikastolara, gurasoek osatutako segurtasun-neurriekin eta Ertzaintzak babestuta.

Egin (1986ko azaroak 18).