argia.eus
INPRIMATU
Intxaurrondoko kuarteleko sotoan piszina bat ikusi zuen batzorde judizial batek

Intxaurrondoko kuarteleko sotoan piszina bat ikusi zuen batzorde judizial batek. Mikel Zabalzaren auzian familiaren abokatua zen IƱigo Iruin izan zen ikuskatzean, eta 12 urte lehenago, Zabalzaren hilketa nola izan zen argitutzat eman zuten. Hainbat lekukoren arabera, han torturatuta hil zuten Zabalza, eta Bidasoako uraz bete ondoren han izan zuten gorpua zenbait egunez.

Euskaldunon Egunkaria (1997ko uztailak 17).