argia.eus
INPRIMATU
Intsumiso talde batek armadak igorritako dokumentuak konfeti bilakatu zituen Bilboko Gobernu Militarraren aurrean

Intsumiso talde batek armadak igorritako dokumentuak konfeti bilakatu zituen Bilboko Gobernu Militarraren aurrean. Kontzientzia Eragozpen Mugimenduak deituta, aurreko egunean gobernuak hartutako neurria ospatu zuten, Birziklagailu antimilitarista izendatu zuten paper-birringailu erraldoiaren bidez, Armada profesionalaren porrota ospatu zuten. Bezperan intsumisioa despenalizatu zuen Espainiako Gobernuak.

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat. (Manu Robles Arangiz Fundazioa).