argia.eus
INPRIMATU
Inprenta debekatu zuen Frantziako errege Frantzisko I.ak

Inprenta debekatu zuen Frantziako errege Frantzisko I.ak. Horren aurretik, artearen eta letren garapena sustatzeagatik ezagun egin zen erregeak, protestanteen aurkako jazarpena abiatu zuen. Ia ehun urte ziren Guttenbergek inprenta asmatu zuela eta eraldaketa sozial erraldoia ekarri zuen horrek. Protestanteek euren doktrina idatziz zabaltzea eragoztea bilatzen zuen, besteren artean, liburuak inprimatzeko debekuarekin. Klandestinitatean jarraitu zuten idatziak argitaratzen.

Ellen Gould Harmon White, El conflicto de los siglos durante la era cristiana.