argia.eus
INPRIMATU
LGTB mugimenduko lau emakumek BBCren albistegian sartuta protesta egin zuten

Ingalaterran LGTB mugimenduko lau emakumek BBCren zuzeneko albistegian sartzea lortu zuten. Eskoletan zein argitalpenetan homosexualitatearen onarpena debekatzen zuen lege baten aurkako protesta izan zen. Ekintzaileetako bat kameren kableetara kateatu zen, eta nahiz eta kamerek zuzenean ez zituzten erakutsi, beren oihuak entzun ziren.

Egun berean beste ekintzaile talde batek parlamentutik behera rappel egin zuen. Lege horrek eskolei estatuaren diru-laguntzak kentzearekin mehatxu egiten zien, harreman homosexualak anormaltzat jo ezean.

 

Estatuak onartutako beste zentsura-modu bat izan zen. Legea 15 urtez egon zen indarrean Ingalaterran eta Galesen, 2003an indargabetu zuten arte.