Ingalaterran Emily Davison ekintzaile sufragistak ekintza ikusgarria egin zuen. Epsom zaldi derbyan, lehen zaldiak tropelean igaro ostean, atzerago zetorren Erregearen zaldiaren aurrera atera zen eta honek kolpatu egin zuen, zaldia eta gidaria ere lurrera erori ziren. Lau egun geroago hil zen kolpearen ondorioz Davison.
Genero berdintasunaren alde egin zuen borroka bizitza osoan zehar, bederatzi aldiz espetxeratu zuten horregatik, eta azkenean, kausa horren alde bizitza bera ere galdu zuen.