Ingalaterran Dagenham hiriko Ford auto lantegiko emakume langileek greba hasi zuten gizonezkoen soldata bera eskatzeko. Produkzioa gelditzea lortu zuten arren, sindikatu nagusien aurka borrokatu behar izan zuten eta azkenean, Fordek beren eskaerak betetzeari uko egin zion. 1984an egindako beste greba batean lortu zuten soldata arrakala amaitzea.